Erakusketa / Exposición: I want to believe de Leire Baztarrica

17 feb, 2020

Compartir:

Erakusketa / Exposición: I want to believe de Leire Baztarrica

Erakusketa - Exposición I want to belive, de Leire Baztarrica.
Prorrogamos la exposición hasta el 5 de septiembre
Erakusketa irailak 5era arte luzatuko dugu

En la sociedad escaparate en la que vivimos, muchas mujeres se quedan fuera por falta de espacio y no de méritos. Por eso, para la exposición a la que accedéis hemos creado una fantasía en la que todAs caben. Nos centramos en las experiencias de las mujeres migrantes, todas poderosas porque saben de dónde vienen y tienen muy claro qué es lo que quieren. El poder femenino se representa en la estética extraterrestre que resalta en la forma y en el fondo el sentimiento de orfandad, de desarraigo, casi una metáfora de la experiencia personal de Leire Baztarrica como mujer migrante.
Una excusa de peso para crear una especie de museo de todas y para todos, plasmando el color y la forma, orientado a la moda transformadora, empoderante y libre.

 Leire Baztarrica (Vitoria-Gasteiz, 1992)

 Antes de graduarse en Creación y Diseño por la UPV/EHU, recibió una beca para desarrollar "Reno Neon" (Nevada, USA). Tras graduarse y gracias a esa primera toma de contacto, decidió dar el salto a Estados Unidos. En los últimos años, se ha abierto un hueco en la competitiva ciudad de Los Ángeles (California). Su estilo está influenciado por la cultura popular: en especial el mundo de la música y del cine. A su vez, es una gran amante de los contrastes culturales. El concurso vitoriano Haziak seleccionó "I want to believe", siendo éste su primer proyecto con un tono artístico y personal desde 2017. En los últimos años, ha trabajado como creativa y productora en diferentes proyectos ligados a la publicidad. Algunos de ellos, junto a la artista Jimena Reno, también creadora española afincada en Los Ángeles con la que colabora habitualmente. Leire es también la creadora de "Model for one day in DTLA" para Airbnb, en la que retrata a personas con perfiles muy diferentes cada día. 

 

Bizi garen gizarte erakusleihoan emakume asko kanpoan geratzen dira leku faltagatik, eta ez meritu faltagatik. Horregatik, sartzen zareten erakusketarako, emakume guztiok sartzen garen fantasia sortu dugu. Emakume migratzaileen esperientzietan jarri dugu arreta, denak boteretsuak, badakitelako nondik datozen, eta oso argi dutelako zer nahi duten. Botere femeninoa estetika estralurtarrean irudikatzen da, forman eta barrenean umezurtz-sentimendua nabarmentzen duena, deserrotzearena, Leire Baztarricak emakume migratzaile gisa izandako esperientzia pertsonalaren ia metafora bat.

Denentzako museo moduko bat sortzeko pisuzko aitzakia, kolorea eta forma islatuz, moda eraldatzaile, ahaldungarri eta askera bideratua.

 Leire Baztarrica (Gasteiz, 1992)

 UPV/EHUn Sorkuntza eta Diseinuan graduatu aurretik, "Reno Neon" (Nevada, AEB) proiektua garatzeko beka bat jaso zuen. Graduatu ondoren eta lehen hartu-eman horri esker, AEBetara jauzia ematea erabaki zuen. Azken urteetan, Los Angeles (Kalifornia) hiri lehiakorrean bere leku propioa izatea lortu du. Herri kulturaren eragina du bere estiloak: bereziki musikaren eta zinemaren munduarena. Aldi berean, kontraste kulturalen maitale handia da. Haziak lehiaketa gasteiztarrak "I want to believe" aukeratu zuen; proiektu hori izan da kutsu artistiko eta pertsonala dauzkan lehen proiektua, 2017. urtetik. Azken urteotan, publizitateari lotutako hainbat proiektutan aritu da sortzaile eta ekoizle lanetan. Horietako batzuk, Jimena Reno artistarekin batera, Los Angelesen bizi den sortzaile espainiarra. Leire Airbnb-erako "Model for one day in DTLA" ren sortzailea ere bada. Bertan, profil oso desberdinak dituzten pertsonak erretratatzen ditu egunero.


Otsailak 28tik Maiatzak 2ra / Del 28 de febrero al 2 de mayo en Zuloa.

Copyright 2020 Zuloa Irudia. Todos los derechos reservados.